BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaleko Euskara Sailak babestuta Arriaga Antzokiaren lankidetzarekin antolatu den "Literatura eta musika euskaraz" programak jarraipena izango du martxoaren 16an antzokiko foyerrean, 20:00etatik aurrera, Bernardo Atxaga idazleak eta Juan Carlos Perez musikariak eskaniko duten emanaldiarekin. Saiorako sarrerak agortuta daude jada, antzokiko bilbotarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Ekimen honen bidez, euskarazko literaturarik eta musikarik onena helduko da Arriaga Antzokira. Modu horretan, Bilboko Udaleko Euskara Sailak lehenengo aldiz parte hartuko du Arriaga Antzokiaren "Kuartito" programan. Programaren barnean, kontzertu, errezitaldi, eta merienda musikalak eskaintzen dira, baita "Literatura eta musika euskaraz" programa ere.
Juan Carlos Perez eta Bernardo Atxaga duela urte asko hasi ziren elkarrekin lan egiten, hots, Itoiz talde mitikoaren garaian, eta azken urteetan "unerik onena lortu dutela esan daiteke", adierazi dute Arriagatik. Oraingoan, "Paradisuaz" aurkeztuko dute elkarrekin, abesti eta poemez osatutako ikuskizuna.