Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 17:04
EUSKADI

Bi adingabe atxilotu dituzte Plentzian (Bizkaia) ibilgailu bat lapurtzen saiatzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek 14 eta 16 urteko bi adingabe atxilotu zituzten bart, gauerdi aldera, Plentzian (Bizkaia) ibilgailu bat lapurtzen saiatzea egotzita. Herritar batek harrapatu zituen adingabeak, ibilgailuan kalteak egin ostean abio-sistema manipulatzen ari zirenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Gertakariak atzo gaueko 23:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela hasi ziren, Plentzian. Herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion bi gazte auto bat manipulatzen ari zirela, eta harrapatu zituenean, Mungia Bidea kaletik ihes egin zutela. Agenteak gertakarien ustezko egileak bilatzen hasi ziren eta, pxiak bat geroago, susmagarrien ezaugarri fisikoen deskribapenarekin bat egiten zuten bi gazte aurkitu zituzten; susmagarriak errepidetik zihoazen oinez, Gorlizerako noranzkoan.

   Patruila ikusterakoan, agingabeak korrika hasi ziren Sagastikoetxe eremurantz, baina ertzainek segituan atzeman eta atxilotu zituzten, ibilgailu bat lapurtzen saiatu izana egotzita. Osten saiatu diren autoak hainbat kalte zituen: atzeko ateetako baten kristala hautsita zegoen, leihatila bateko markoan palankaz zabaldu izanaren zantzuak zeuden eta abio-sistema ere manipulatuta zegoen.

   Dagozkien polizia-eginbideak amaituta, bi atxilotuak adin txikikoen zentro batera eraman zituzten, eta gaur, Fiskaltzaren esku geratuko dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.