Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 17:46
EUSKADI

Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Sestaon (Bizkaia) heroina eta haxixa saltzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek 51 eta 32 urteko gizonezko bi atxilotu zituzten atzo Barakaldo eta Sestao herri bizkaitarretan, osasun publikoaren kontrako delitu bana egotzita. Lehen atxilotua heroina saltzen harrapatu zuten kalean, eta bigarrenak haxixarekin trafikatzen zuen bere tabernan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

   Atzo arratsaldeko 16:30ak aldera, kalez jantzita zihoan Ertzaintzaren patruila bateko agenteek ikusi zuten Barakaldoko Los Hermanos parkean gizon batek beste bati plastikozko bilgarri bat eman ziola eta, trukean, bestearengandik hamar euroko billete bat jaso zuela. Jarraian, bi gizonezkoak norabide ezberdinetan joan ziren, baina ertzainek atzeman zituzten.

   Agenteek baieztatu zuten bilgarria hauts marroi baten (ustez heroina) dosi bat zela. Gainera, eduki bera zuten beste hamar bilgarri atzeman zizkioten ustezko saltzaileari. Hori dela eta, hura atxilotu zuten. Atzemandakoa (51 urte) aurretik beste 13 aldiz atxilotu izan dute.

   Bestalde, atzo gaueko 21:00ak aldera, Ertzaintzaren agenteek Sestaoko La Iberia auzoko taberna bateko zerbitzaria atxilotu zuten, bezero bati haxixa saltzen harrapatu ostean. Goizeko 10:00ak aldera, auzo horretatik zaintza lanak egiten ari ziren Sestaoko ertzainetxeko agenteek ikusi zuten lokal bateko langile bat eta pixka bat lehenago lokalean sartu zen gizon bat droga salerosten ibili omen zirela.

   Ustezko eroslea tabernatik irtetera zihoanean, ertzainek identifikatu eta haxix bola bat zeramala baieztatu zuten. Halaber, haxixa tabernako arduradunak saldu ziola egiaztatu ahal izan zuten. Establezimenduan, haxixa (100 gramo inguru) aurkitu zuten, txanpon-makina baten atzean ezkutatuta. Egoera horren aurrean, ertzainek ustezko trafikatzailea atxilotu zuten.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.