Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 14:22
EUSKADI

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bi saltokitan lapurtzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek 36 eta 31 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Gasteizen, hiriko bi saltokitan lapurreta egin izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

   Atzo eguerdiko 12:00ak aldera, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta egin zutela Gasteiz hiribideko supermerkatu batean. Dirudienez, gizon bat zenbait produktu ordaindu gabe saltokitik irteten saiatu zen eta, langileek harrapatu eta hura geldiarazi nahi izan zutenean, eraso egin zien eta produktuekin alde egitea lortu zuen.

   Tokira bertaratutako patruilako agenteek salatzaileek lapurrari buruz eskainitako deskribapenarekin bat egiten zuen gizon bat ikusi zuten inguruetan. Ertzainek hura identifikatu eta atxilotu zuten, lapurretaren egilea zela baieztatu ostean.

   Bestalde, arratsaldeko 18:30ak jota zirela, Gasteizko erdialdeko merkataritza-gune batetik agenteak bidaltzeko eskatu zuten, 600 euro balio zuen jantzi bat lapurtzen saiatu zen gizonezko bat atxikita zutelako. Merkataritza-gunera heldu zirenean, agenteak segurtasuneko zaindariekin harremanetan jarri ziren eta baieztatu zuten gizonezkoak jantziak zeraman alarma kendu zuela. Beharrezko egiaztapenak burutu ostean, gizonezkoa atxilotu egin zuten.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.