EUSKADI.-BilbaoEszenan musika eta antzerki ikastaroa egin duten ikasleek ikastaro amaierako muntaia aurkeztuko dute gaur

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 12 marzo 2010 11:59

BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatu eta Tiki-Taka elkarteak San Frantziskoko Udaltegian eskaini duen musika eta antzerki ikastaroko parte-hartzaileek "La estación" muntaia aurkeztuko dute gaur Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lan hori, joan den urritik ikastaroan parte hartu duten ikasleen ikastaro amaierako lana izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

"La estación" lanean ekintza guztia tren geraleku txiki batean gertatzen da. Pertsonaiek bat egiten dute bertan, bakoitzak bere bidaia egin behar duenean. Ikusleek zenbait gatazka ikusiko dute, egungo gizartean dauden arketipoen adierazle gisa. Horrez gain, pertsonaiek zuzenean abestu eta dantzatuko dute. Gidoia, koreografiak eta abestien letrak Tiki-Titarenak dira.

Tiki-Tita Itziar Lazkano, Maitane Zalduegi eta Gurutze Beitia antzezleek eratutako kultur elkartea da. Elkartea musika eta antzerkian prestakuntza eskaintzeko beharretik sortu zen. Diziplina horren barruan interpretazioa, dantza eta kantua sartzen dira.

Contenido patrocinado