Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 12:44
EUSKADI

BilbaoEszenan musika eta antzerki ikastaroa egin duten ikasleek ikastaro amaierako muntaia aurkeztuko dute ostiralean

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatu eta Tiki-Taka elkarteak San Frantziskoko Udaltegian eskaini duen musika eta antzerki ikastaroko parte-hartzaileek "La estación" muntaia aurkeztuko dute ostiralean Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lan hori, joan den urritik ikastaroan parte hartu duten ikasleen ikastaro amaierako lana izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

   "La estación" lanean ekintza guztia tren geraleku txiki batean gertatzen da. Pertsonaiek bat egiten dute bertan, bakoitzak bere bidaia egin behar duenean. Ikusleek zenbait gatazka ikusiko dute, egungo gizartean dauden arketipoen adierazle gisa. Horrez gain, pertsonaiek zuzenean abestu eta dantzatuko dute. Gidoia, koreografiak eta abestien letrak Tiki-Titarenak dira.

   Tiki-Tita Itziar Lazkano, Maitane Zalduegi eta Gurutze Beitia antzezleek eratutako kultur elkartea da. Elkartea musika eta antzerkian prestakuntza eskaintzeko beharretik sortu zen. Diziplina horren barruan interpretazioa, dantza eta kantua sartzen dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.