Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 13:34
EUSKADI

Bilboko IV. Lasterketa Mistoak iazko partaidetza gainditu nahi du igandean

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolaturiko Bilboko Lasterketa Mistoaren laugarren edizioa jokatuko da igande honetan, eta iazko 500 kirolari baino gehiagoren partaidetza gainditzea espero dute antolatzaileek. Goizeko 10:30etan Bilboko uidaletxearen ondotik hasita, Uribitarte Ibilbidean egingo da lasterketa.

   Antolatzaileek gaur adierazi dutenez, izen-ematea doakoa da. Lasterketa 5.000 metroko distantzian egingo da eta gizonek eta emakumeek osatutako bikote mistoak elkarrekin lasterka joan eta helmugan sartu beharko dute.

   Halaber, jardunaldi berean, baina 11:15ean, III. Errelebu Lasterketa (4 x 400 metrotan) jokatuko da modalitate hauetan: eskola-umeak (13 urtera arte) eta irekia (adin mugarik gabe).Lasterketa hauetan errelebua ezingo dute sexu bereko pertsonek osatu.

   Iazko txapelketan, 5.000 metroko lasterketan 185 bikotek parte hartu zuten eta orotara 500 pertsona baino gehiago izan ziren lehiakideak. Horrela, emakume eta gizon aldi berean kirol praktikatzea sustatzen da.

   Inskripzioak bihar arte dohainik egin daitezke EHUko Kirol Zerbitzuan (Leioako campusa), Larrako-etxean (Sarriko, Bilbo) eta Eventos BHMn (Bilbo).

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.