Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 12:59
EUSKADI

Bilboko Udalak udarako antolatuko dituen udalekuen eta jardueren gai nagusia biodibertsitatea izango da aurten

   BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak diseinatuta ditu jada udako jarduerak. Neska-mutilentzako jolasak eta kanpoko tailerrak izango dira, umeak euren adineko beste batzuekin bizi eta harremanak dituzten bitartean, eta biodibertsitatea izango dute gai nagusitzat. Aisiko ohiko hiru programak hauek dira: Eguneko Udalekuak, Udako Jolastokia eta Jolastu Parkean. Programa horiek 3 eta 12 urte arteko neskato-mutikoentzat daude pentsatuta.

   Horiez gain, Bilbao Kirolak erakundeak ere udarako berariazko programak jarri ohi ditu abian: Udan primeran kirola eginez, Bilbao Kirolak Abentura, Blai programa: animazioa igerilekuetan, Piraguismoa igerilekuetan eta zenbait kiroletako ikastaro trinkoak.

   Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak adierazi duenez, "2010 Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea denez gero, aurtengo udarako antolatu diren programetako jarduera, jolas eta tailer guztiek biodibertsitatea izango dute ardatz, hain zuzen ere, partaideek, esperientzien bidez, jakin dezaten biodibertsitatea gertukoa dela eta hura zaintzea guztion esku dagoela".

   "Eguneko Udalekuak" programan izena emateko epea martxoaren 22tik 28ra izango da, biak barne. Hala ere, azken bi egunetan, hilaren 27an eta 28an, 010 telefonoan eta Udalaren webgunean bakarrik eman ahal izango da izena. Plazak banatzeko zozketa egingo da apirilaren 12an.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak 1.250 plaza eskainiko ditu Bilbon erroldatutako 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat.

   Eguneko Udalekuak 15 eguneko txandetan egingo dira Bilboko zenbait eskola publikotan. Guztira, hiru txanda egongo dira 2010eko udan: uztailaren 5etik 16ra; uztailaren 19tik 30era eta abuztuaren 2tik 13ra. Garraio-zerbitzua ere eskainiko da egunero, neska-mutikoak programak garatzen diren eskoletara eroateko. Ordutegia 9:00etatik 18:30etara izango da (geralekuaren araberakoa), eta bazkaria barne dago.

   Aurten, Eguneko Udalekuak Zurbaranbarri, Pio Baroja, Elexabarri, Txurdinaga, Pagasarribide eta Birginetxeko eskoletan egingo dira. Jarduera gehienak eskola horietan egingo diren arren, udal igerilekuetara joan eta zenbait txango ere egingo dituzte.

   Eguneko Udalekuetan parte hartzeko eskabideak leku hauetan egin behar dira: www.bilbao.net webgunean; 010 eta 944 010 010 telefonoetan; barrutietako udaltegietan, Uretamendiko eta Altamirako auzo-etxeetan eta Gazteen Ekimenak Sustatzeko Zerbitzuan (Zabalguneko plaza, 11). Izena emateko kuota 100 eurokoa da; 70 eurokoa familia ugarientzat eta 15 eurokoa oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat.

UDAKO JOLASTOKIA

   Bestalde, "Udako Jolastokia" Bilbon erroldatutako 3 eta 6 urte arteko umeentzako aisialdiko programa hezitzailea da. Programa hau uztailaren 5etik 16ra garatuko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Guztira, 320 umerentzako lekua egongo da.

   Udako Jolastokia zentro hauetan egingo da: Deustuko Udaltegia;

Castañoseko Udaltegia; Otxarkoagako Udaltegia; Begoñako Udaltegia;

Miribilla; Zazpi Kaleak; Iralako Udaltegia eta Zorrotzako Udaltegia.

   Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 12an hasiko da eta 22an amaitu. Eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera onartuko dira eta zentroko, gehienez ere, 40 plaza daude. Biodibertsitatea ardatz hartuta, neska-mutilek jolasak, tailerrak, jarduerak, ipuin-kontalariak izango dituzte, baita puzgarriak ere.

   Eskabideak www.bilbao.net web-orrialdean, 010 eta 944 010 010 telefonoetan eta Gazteen Ekimenak Sustatzeko Zerbitzuan egin daitezke. Izena emateko kuota 30 eurokoa da, eta 15 eurokoa oinarrizko errenta jasotzen duten familientzat.

   Bestalde, "Jolastu Parkean" programan, neska-mutikoek aukera izango dute euren familiakoekin Bilboko lau parketan jolasteko. Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea dela baliatuta, txokoak, tailerrak eta jarduera bereziak antolatuko dira.

   Jarduerak 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoei eta euren familiei zuzenduta daude. Familiak dira neska-mutikoak zaindu behar dituztenak. Programa honetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, eta nahikoa izango da parkeetara joatea jolasak jarrita daudenean.

   Ekainaren 5etatik uztailaren 16ra izango da, astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:30etara. Aurten lau parke hauetan egingo dira jarduerak: Casilda Iturrizar, Eskurtze, Zorrotza eta Areatza.

   Programa honek "oso harrera ona" izan zuen iaz familia bilbotarren artean, guztira, 24.822 pertsona hurbildu baitziren iazko udan Jolastu Parkean programara. Casilda Iturrizar parkera hurbildu zen jende gehien programatutako jarduerak gozatzera: 8.475 pertsona.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.