Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 11:15
EUSKADI

Debagoiena eskualdea (Gipuzkoa) da EAEko liderra BPGrekiko I+Gko gastuan, %3,77ko tasarekin

   Debagoiena eskualde gipuzkoarra -Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate, Oñati, Leintz-Gatzaga eta Bergarako udalerriek osatua- zen liderra Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2008an I+Gko gastuari begiratuz gero, EAEko BPGren %3,77ko tasarekin, Eustaten datuen arabera.

   EAEko I+Gko gastuaren batez bestekoa (%1,85) sei eskualdek gainditu zuten 2008an. Lau Gipuzkoakoak ziren: Debagoiena (%3,77), Debabarrena (%2,82), Donostia (%2,45) eta Goierri (%2,14); eta beste biak Bizkaikoak: Durangaldea (%2,07) eta Arratia-Nerbioi (%1,95).

   2008. urtean EAEn 1.264 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan. 2007an bezala, lau eskualdetan 100 milioi euro baino gehiago gastatu zen: Bilbo Handia (475 milioi), Donostia (247 milioi), Arabako Lautada (142 milioi) eta Debagoiena (102 milioi).

   Denen artean EAEko I+Gko gastuaren %76,5 egikaritu zuten, 2007an baino puntu erdi gehiago. Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileez dihardugularik, eskualde horiek ikerketan ari diren ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen %79 hartu zuten.

   Araba izan zen I+Gko baliabiderik gehien eskualde bakar batean zituen herrialdea 2008an. Arabako Lautadan arabar ikerketa-gastuaren %89 (142 milioi euro) egikaritu zen. Bizkaian Bilbo Handia nabarmendu zen, 475 milioiko gastuarekin, I+G egikarituaren %79,5, alegia. Durangaldeko gastua, 76 milioirekin, Bizkaikoaren %13 izan zen.

   Gipuzkoak izan zuen sakabanatze geografikorik handiena I+Gko baliabideei dagokienez. Donostiak -247 milioi- %49 hartu bazuen ere, Debagoiena nabarmendu zen da, 102 milioirekin (%20), eskualde honetan gastua %6 jaitsi bazen ere 2007aren aldean. Debabarrenak eta Goierrik bakoitzak %10 egikaritu zuten.

   Donostia, Bilbo Handia eta Durangaldea izan ziren finantzaketa publikorik handiena jaso zuten eskualdeak, eta denak kokatu ziren EAEko batez bestekoaren (%40,3) gainetik.

   Arabako Mendialdean baliabiderik gehienak zientzia mediko eta farmazeutikoetara (%96) bideratu ziren; gainerakoetan, ingeniaritza eta teknologiara. Nekazareitza-zientziak (arrantza barne) oso agerikoak izan ziren Gernika-Bermeon (%32) eta Enkarterrietan (%17), eta natur-zientziak Donostian (%22) eta Bilbo Handian (%15).

   Emakumearen presentziari dagokionez, ikerkuntzan, EAEko batez bestekoa %33 zen, eta gainetik zeuden Arabako Mendialdea, Bilbo Handia, Donostia, Markina-Ondarroa eta Arabako Lautada, hurrenkera horretan.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.