EUSKADI.-Droga salmentako sare baten bi arduradunak atxilotu dituzte Bilboko Zabala auzoko euren etxebizitzan

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 marzo 2010 14:09

BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen martxoaren 11n Zabala auzoko euren etxebizitzan eta epailearen aurrera eraman zituen. Atxilotuak, gizonezko bat eta emakumezko bat, bikotekideak dira eta auzo horretan droga-salmentako sare baten ustezko arduradunak dira.

Atxiloketa horiek polizia-operazio zabalago baten amaiera izan dira. Operazioa otsailean hasi zen auzokideen salaketen ondorioz, eta pasa den hilaren amaieran lehen emaitzak eman zituen lau pertsona atxilotuta eta kilo bat heroina atzemanda, Bilboko Udaltzaingoko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Lehen atxiloketa horien ondorioz, Drogaren Aurkako Unitateak zaintza eta ikerketa dispositiboa jarri zuen abian Zabala auzoan droga-salmenta negozioaren arduradun nagusiak atzemateko. Agenteek egiaztatu zutenez, atxilotutako S.K.-k, 29 urtekoak, aparteko segurtasun-neurriak hatzen zituen etxebizitzan sartzeko, Zabala kalean, droga ezkutatzen zuenekoan.

Etxebizitzara egindako joan-etorriek zuten arriskuagatik, bere bikotea, 27 urteko A.D., droga poltsak eta lortutako dirua gordetzeaz arduratzen zen. Bikotea droga saldu baino lehen eta ondoren baino ez zen harremanetan jartzen, eta salmenta horiek emakumea zain zegoen lekutik oso urrun egiten ziren.

Pasa den martxoaren 11n, ostegunez, susmoak baieztatu ostean, Bilboko Udaltzaingoak bi pertsona horiek atxilotzeari ekin zion (S.K. eta A.D.), osasun publikoaren aurkako delituagatik. Atxiloketaren unean, A.D.-ri 15 gramo heroina eta jarduera horretatik lortutako dirua aurkitu zizkioten.

Agenteek, Batzorde Judizialarekin batera, S.K. bizi zeneko logela miatu zuten eta, 100 gramo heroinaz gain, droga manipulatzeko eta pisatzeko beharrezko tresnak, euren herrialdera bidalitako diruaren egiaztagiri ugari eta 1.200 euro eskudirutan aurkitu zituzten. Halaber, Bilboko ikastola batean lapurtutakotzat jotzen zen ordenagailu eramangarri bat berreskuratu zen. Dagozkien eginbideak burutu ondoren, bi atxilotuak Guardiako epailearen aurrera eraman zituzten.

Contenido patrocinado