Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 11:23
EUSKADI

Duela lau egun desagertutako Abadiñoko (Bizkaia) gizon baten bila dabil Ertzaintza

   Duela lau egun desagertu zen Abadiñoko (Bizkaia) 70 urteko gizonezko baten bila ari da Ertzaintza. Emaztearekin eztabaidan aritu ostean alde egin zuen; liskarrean, emaztea jo zuen. Desagertutakoa diabetikoa da eta buru-ahalmenak ez ditu bere onenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

   Gines Romero, 70 urteko Abadiñoko gizonezkoa, joan den ostiralean desagertu zen, martxoaren 12an, emaztearekin eztabaida gogorra izan ostean; liskarrean gizonak hainbat objekturekin eraso egin zion. Emakumezkoak lesioak jasan zituen eta, hortaz, osasun-zentro batera eraman behar izan zuten.

   Desagertutakoa diabetikoa da eta egunero hartu behar du bere medikazioa. Halere, desagertu zen unean ez zeraman medikaziorik. Gainera, gizonezkoak buru-ahalmenak ez ditu bere onenean. 'Diogenesen sindromea' delakoa pairatzen du, eta gaixotasun horrek edukiontzi, zaborrontzi eta zabortegietan objektuak bilatzera bultzatzen du; bereziki, industrialdeetako inguruetatik ibili ohi da.

   Desagertzearen unean, Gines Romerok prakak, txamarra eta txapela zeramatzan, guztiak urdin kolorekoak. 1,75 metroko altuera du eta gorpuzkera ertain-handikoa da. Gizonezkoa non dagoen argitzen lagun dezakeen informazioren bat duten pertsonak Durangoko ertzainetxearekin (94 466 93 00) edota SOS Deiak-ekin (112) harremanetan jar daitezke.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.