Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 16/03/2010 17:42
EUSKADI

Eskolako Agenda 21 programa garatzeko 1,1 milioi bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Eskolako Agenda 21 unibertsitatez kanpoko ikastetxeen iraunkortasun eta kalitaterako hezkuntza-programa garatzeko diru-laguntzetan guztira 1.100.000 euro bideratzea onartu du gaurko bileran.

   Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak parte hartuko dute programa horren bultzadan. Horrela, 2010ean 880.000 euro bideratuko dituzte horretarako, eta datorren urtean gainontzeko 220.000 euroak.

   Ingurumenari buruzko hezkuntzako programa horren xedea da ingurumen-arazoen ebazpenean parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea.

   2003-2004 ikasturtean abian jarri zen programa honetan, guztira, 128 udalerritako 464 ikastetxek parte hartzen dute, eta partaideak, guztira, 193.627 ikasle eta 18.081 irakasle dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.