Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 13:22
EUSKADI

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du ostiralean Getxon (Bizkaia)

   Zazpi urte dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) Getxon (Bizkaia) azken aldiz aritu zenetik, eta ostiralean taldeak berriro eskainiko du kontzertu bat bertan, oraingoan Algortako El Redentor elizan, "Orkestra Herrietan" ekimenaren barruan. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, musikazaleek Isabel Urrutia musikagile getxotarraren, Ralph Vaughan Williamsen eta Jean Sibeliusen lanez osatutako programa entzun ahal izango dute, Christian Lindberg zuzendari gonbidatuarekin. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.

   Getxoko LKultur Etxeko iturriek gaur jakinarazi dutenez, saioak "Gerok" pieza izango du abiapuntu. Lan horrekin garaile atera zen Isabel Urrutia konpositore getxotarra Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartearen IV. Konposizio Lehiaketan, 2007. urtean. Pieza Oviedon estreinatu zen, 2008ko azaroaren 28an, Asturiaseko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, eta iaz A Coruñan, Bilbon eta Tenerifeko Santa Cruzen entzun ahal izan zen.

   Ondoren, EOSek Ralph Vaughan Williamsen "Fa minorreko tuba eta orkestrarako kontzertua" joko du. 1954an sortu zen lana eta egileak Londreseko Orkestra Sinfonikoari dedikatu zion, taldearen 50. urteurrena zela eta. Pieza urte horretan estreinatu zen, ekainaren 13an, Philip Catelinet tuba solista eta John Barbirolli zuzendari aritu zirela. Kontzertu hori zela eta, Vaughan Williamsek zera idatzi zuen eraketari zegokionez, Bachetik gertuago zegoela pieza, Vienako Eskolatik (Mozart eta Beethoven) baino. Getxoko saioan, Oscar Abella jardungo da tuba solista.

   Azkenik, Jean Sibelius konpositore finlandiarraren "5. Sinfonia"-z bukatuko da emanaldia. Lana 1915ean aurkeztu zen lehenengo aldiz Helsinkin, baina horren behin betiko bertsioa ez zen 1919ra arte prestatuta egon, aldaketa handiak egin eta gero.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.