BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Bizkaiko Teknologi Parkearen laguntzarekin, "Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak" programa garatu du, langabezian dauden eta prestakuntza altua duten 200 pertsona (bost urteko lan esperientzia eta bere ardurapean pertsonak izan dutenak) erreminta aurreratu eta kudeaketa metodologietan prestatzeko helburuarekin. Programan parte hartzea guztiz doakoa da, bere arduradunek gaur jakinarazi dutenez.
'KnowInn' delako metodologian oinarrituta, Euskalitek "kalitate kudeaketaren eta bikaintasunaren ikastaroaren antolatzaile gisa duen 17 urteko esperientziaz baliatuta" diseinatu du programa hau.
Parte-hartzaileek ezagutzak lortzeko hiru motako lanak burutuko dituzte: Urruneko prestakuntza (on-lineko auto-prestakuntza, erraztzaile baten laguntzarekin); Azterketak (on-lineko test bat); Kasu praktikoen mintegi presentzialak (benetako erakundeen hitzaldiak euren esperientzia erakusteko).
Programa, apirilean, maiatzean, ekainean, irailean eta urrian egingo diren hamar moduluk osatzen dute. Informazio gehiago jaso eta inskripzioak egin daitezke www.euskalit.net/desempleados webgunean,
atrapote@euskalit.net posta elektronikoan eta 94 420 98 55 telefonoan. Izena emateko epea apirilaren 9an bukatuko da.