Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 12/03/2010 14:31
EUSKADI

Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar iparraldeko haizeak aginduko du. Euria barra-barra egingo du, Kantauri isurialdean sarriagoa eta ekaitza ere jo dezake. Elur-kota nahiko baxua mantenduko da, baina aurreko egunekin alderatuz igo egingo da, 500-700 metro inguruan kokatuz. Ipar-osagaiko haizeak joko du eta tenperaturan aldaketarik ez, kostaldean 8 graduren bueltan kokatuko da eta 3-4 graduren inguruan barnealdean.

   Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:14an eta 14:40an izango dira, eta itsasbeherak, 8:34an eta 20:25ean.

IGANDEA

   Igandean eguraldiak hobera egingo du eta datozen egunetan hobekuntza hori gurean geldituko da. Goizean zerua hodeitsu egongo da eta goizaldean prezipitazio apur bat egin dezake Kantauri isurialdean. Goizean ostarte handiak zabalduko dira, azken orduetan zerua hodei gutxirekin geratuz. Haizeak iparraldetik joko du, ahul-bizi. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 5-10 gradu artean kokatuko dira lurralde osoan.

   Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du. Arratsaldean eta gauean norabide aldakorrekoa ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-ermua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:47an eta 15:09an izango dira, eta itsasbeherak, 9:05ean eta 20:53an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.