BILBO 10 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, egoerak zertxobait hobera egingo du bihar, tenperatura igo eta prezipitazio gutxi egingo duelarik. Dena dela, hodei ugari egongo da eta han-hemenka prezipitazio txikia egingo du kantauri isurialdeko hainbat puntutan.
Elur-kota igotzen joan eta arratsalde-gauean 300-400 metro inguruan kokatuko da. Ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura pixka bat igoko da, baina egunaren lehen orduetan, barnealdean, izotza botako du.
Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.
Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 00:41ean eta 13:25ean izango dira, eta itsasbeherak, 7:11n eta 19:16an.