BILBO 18 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur goizean hodeitza areagotuz joango da. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira gehienbat, baina arratsaldean noizbehinka euri arina egin dezake.
Hegoaldeko haizea indartu egingo da berriro eta kostaldean bolada gogorrak espero dira. Tenperatura maximoak 2-3 gradu freskogoak izango dira, eta minimoek, aldiz, gora egingo dute eta ez du inon izotzik egingo.
Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu.
Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:05ean izango da, eta itsasbeherak, 10:55ean eta 23:11n.