EUSKADI.-Eusko Ikaskuntzak herrialde garaikideetako elikadura aztertzeko jardunaldiak egingo ditu bihar eta etzi Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 11 marzo 2010 11:38

BILBO 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Elikadura, Nutrizio eta Osasunaren IV. Jardunaldiak antolatu ditu Bilbon biharko eta larunbaterako, "Elikadura eta Globalizazioa" goiburupean. Zenbait herrialdetako ikerlarien parte-hartzearekin herrialde garaikideetako elikaduraren inguruko ikerketa antropologikoen egungo egoera aztertu nahi da.

Antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, jardunaldien baitan tratu berezia izango dute globalizazioarekin harremana duten alderdiek, elikadurak eta honen eraginek.

Jardunaldien baitan 27th International Meeting ICAF (International Commission on the Anthropology of Food) delakoa ere izango da. Topaketak EHUko Miguel de Unamuno y Jugo ikastetxe nagusian izango dira, Bilbon.

Contenido patrocinado