Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 12:15
Guztira 9.955.477 orri kontsultatu eta lau milioi bisitari izan ziren Eusko Ikaskuntzaren webguneetan 2009. urtean zehar. Azaroa izan zen jarduera handieneko hilabetea, 988.078 orri kontsultaturekin, hau da, 32.935 orri eguneko, eta uztaila kontsulta gutxienekoa, Europa Press-ek jasotako Eusko Ikaskuntzaren informazioaren arabera.
Erakundeko arduradunen arabera, datu horiek "berretsi egin du, beste urte batez, Eusko Ikaskuntzak sortzen dituen eduki kultural, zientifiko eta sozialen erabilera garrantzitsua". Hala adierazten du 2009ko abenduaren 31n, taldeko 832.339 orri indexatu zituela Google-k. Gainera, hainbat webgunetatik eta wikipediatan "aipamenik gehien duen euskal webgunea izaten jarraitzen du".
Estatistika hauetan ondokoak sartzen dira: Eusko Ikaskuntzaren beraren orriak (www.eusko-ikaskuntza.org, www.euskosare.org, www.abizenak.org eta www.andresare.org), Euskomedia Fundazioarenak (www.euskomedia.org, wwww.3digitala.com eta hedatuz.euskomedia.org) eta Euskonews astekarikoa (www.euskonews.org), gaztea.euskonews.com eta media.euskonews.com eranskinekin.
Horietatik guztietatik, Euskomedia informazio sistemak eta Euskonews astekariak biltzen dute kontsulta kopururik handiena, bietako bakoitzak hiru milioi orri kontsultaturik ageri dituela.
Azkenik, Eusko Ikaskuntzako arduradunek gogoratu dute Euskomedia informazio sistema berdiseinatua izan zela 2009ko azken hiruilekoan, eta egun, beste funtzionaltasunez jantzirik ageri dela Google-n soluzio teknologikoa (Google Search Appliance) ezarri ondoren.
"Hobekuntza horiek saritu dituzte erabiltzaileek sarrerak emendatuz. Martxan jarri zenetik lau hilabetera bikoiztu egin dira bisitak eta kontsultatutako orriak, aldi labur horretan jada urte oso baterako aurreikusiriko helburuak betez", adierazi dute.