GASTEIZ 10 Mar. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzak 7.701.120 euro banatu ditu udalen, mankomunitateen, bestelako tokiko erakundeen, erakunde autonomoen eta tokiko merkataritza sozietateen artean, garapen iraunkorra sustatzeko jarduerak egin ditzaten.
Laguntzen deialdi honek hiru diru-laguntza lerro ditu Eskolako 21 Agendarekin, Atmosfera eta aniztasunarekin eta Lurzoru kutsatuekin lotutako jarduerak gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde
Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Zehazki, Atmosfera eta aniztasunaren lerroaren bidez, 5.195.027 euro bideratuko dira diru-laguntzetarako eta 606.093 euro, berriz, Eskolako 21 Agendaren bitartez. Bestalde, Lurzoru kutsatuen lerrora batutako jardueretarako, 1.900.000 euro bideratuko dira, titulartasun publikoko lurzoruak ikertu, induskatu eta lehengoratzeko.