Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 10:39
EUSKADI

Gernika-Lumoko (Bizkaia) ikasleek 200 zuhaitz landatuko dituzte Oka errekaren hegalean datozen egunetan

   Guztira 200 zuhaitz landatuko dituzte datozen egunetan Gernika-Lumoko (Bizkaia) 150 ikaslek Oka errekaren hegalean, Errenteria auzoan. Zuhaitzok 35 urki, 35 lizar, 30 gereziondo eta 100 haltza izango dira, eta Uharte kalea amaitzen den puntutik Gola errekara arte dauden 400 metroetan landatuko dituzte, Zuhaitz Eguna aitzakitzat hartuta, inguruaren bioaniztasuna berreskuratzen laguntzeko.

   Hain zuzen, Bioaniztasunaren Nazioarteko Urtea izendatu dute 2010, eta ikasle gernikarrak bihar, ostiralean eta martxoaren 17an aterako dira kalera Mertzedetik, Seber Altube eta institututik, eta San Fideletik, hurrenez hurren.

   Aloña Arronategi Gernika-Lumoko Udaleko Ingurumen zinegotziaren esanetan, "birlandatzea beharrezkoa izateaz aparte, ikasleak inplikatu eta kontzientziatzea da garrantzitsua guretzat, ikus dezatela euren eskuekin landatu dutena zelan hazten den, konturatu daitezela beraien esku ere badagoela etorkizuna ereitea".

   Urtero bezala, Urdaibai Fundazioko adituen laguntzarekin ariko dira ikasleak zuhaitzak landatzen, era egokian, eta urte luzetan zutik irauteko moduan. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin lortu dituzte lizarrak, urkiak eta gereziondoak; 100 haltzak, berriz, Gernikako Ingurumen Sailak eskuratu behar izan ditu, Aldundiak espezie horretako zuhaitzak banatu ez arren, Oka erreka hegalean landatzeko egokiak direlako.

   Izan ere, Gernika-Lumoko Ingurumen Saila errekako bioaniztasuna berreskuratzeko lanean ere ari da, Urdaibai Fundazioagaz batera, joan den otsailean jakinarazi zuten moduan.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.