Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 13:37
EUSKADI

Getxon (Bizkaia) zehar gidatutako eta antzeztutako bisitaldien egitaraua hasiko da larunbatean

   Larunbat honetan jarriko da martxan Getxoko Udaleko (Bizkaia) Turismo arloak prestatu duen "Getxo, bisitatu eta gozatu" gidatutako eta antzeztutako bisitaldien egitaraua. Bisitak larunbatero eta igandero egingo dira, urriaren 31ra arte.

   Getxoko Udaleko Turismo zinegotzi Aitor Soloetak azpimarratu duenez, "ekimen honen helburua da Getxoko eskaintza turistikoa zabaltzea, bisitariei aisialdirako aukera gehiago emanez, horiek  beren egonaldia luzatzeko eta erosketak berton egiteko animatzeko".

   "Horretarako, denboraldi turistiko osoan zehar, bisitaldien egitarau anitza eta erakargarria eskainiko da, udalerriko baliabide turistikoak era dibertigarrian eta didaktikoan ezagutzeko aukera emango duena", gaineratu du.

   Egitarauak bisitaldi mota ezberdinak eskainiko ditu, gaien eta prezioen aldetik, euskaraz zein gazteleraz, bezeroen eta hauen lehentasun ezberdinei erantzun zuzena emateko asmoz. Getxoko ondare arkitektonikoari buruz gidatutako bisitaldiak larunbat goizetan izango dira; Portu Zaharrera gidatutako eta antzeztutako bisitaldiak larunbat arratsaldeetan; eta Areetara gidatutako eta antzeztutako bisitaldiak, igande goizetan.

   Gidatutako bisitaldien prezioa hiru eurokoa izango da (sei urtetik aurrerakoentzat) eta antzeztutakoena sei eurokoa (sei urtetik aurrerakoentzat). Hamar pertsona edo gehiagoko taldeentzat tarifa murriztuak izango dira.

   Bisitaldietan parte hartzeko ez da beharrezko aldez aurretik txanda eskatzea, eta interesatuak bisitaldia hasi baino hamar minutu lehenago egon beharko dira irteera-gunean: Portu Zaharreko arrapalan, batelen ondoan; Areetan Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen Turismo Informaziorako gunean; eta Ondare Arkitektonikoari buruzko bisitaldientzat Ereaga hondartzan dagoen Turismo Informaziorako gunean.

   Bisitaldien iraupena 75 eta 90 minutu artekoa izango da. Ekimenak 118 bisitaldi egitea aurreikusi du, hoietariko 74 gidatutakoak eta 44 antzeztutakoak, hain zuzen.

   Interesatuek Ereagan dagoen Turismo Bulegoan informazio gehiago eskuratu edo erreserba egin dezakete (94 491 08 00), bai eta Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen Turismo Informaziorako gunean ere (Aste Santutik aurrera, 615 75 62 90).

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.