Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 12:17
EUSKADI

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia) obra batean kablea lapurtzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bart Barakaldon (Bizkaia) lapurreta delitu bat egotzita. Udalerrian egiten ari diren obra batean kablea lapurtu nahian harrapatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

   Atzo gaueko 23:00etan, herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion gizon bat Barakaldoko Euskadi Etorbidean dagoen obra batean sartu berri zela eta kablea lapurtu nahian zebilela. Bertaratutako agenteek gizon bat aurkitu zuten obra inguratzen duen hesian; susmagarriak deitzaileak lapurrari buruz eskainitako deskribapenarekin bat egiten zuen eta eskuak odoleztatuta zituen.

   Ertzainek hura identifikatu zuten eta, hainbat metro kable (odolaz zikinduta zegoen) lapurtzen saiatu zela baieztatu ostean, atxilotu zuten, lapurretaren delitu bat egotzita.

   Poliziek jakin ahal izan zutenez, lapurrak barrutia inguratzen duen hesia saltatu zuen eta zenbait metro kable atera zituen; ondorioz, hainbat ebaki jasan zituen eskuetan. Atxilotua (aurretik beste hiru aldiz atxilotu izan dute) agintaritza judizialaren aurrera eramango dute, dagozkion polizia eginbideak amaitu ostean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.