Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 12:23
EUSKADI

Hip hopa izango da protagonista ostiralean Guggenheim Bilbao Museoaren "Art After Dark" gaueko egitarauaren saio berrian

   Guggenheim Bilbao Museoak "Art After Dark" gaueko egitarauaren beste saio bat eskainiko du ostiral honetan, eta orqaingoan, hip hop musika izango da protagonista. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta DJen saioak uztartzen dira, museo bilbotarreko iturriek gogoratu dutenez.

   Ostiraleko saioan museora bertaratuko direnek "Robert Rauschenberg: Gluts" eta "Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak" erakusketez gozatu ahal izango dute, Bilboko Almah Mater DJs, 'Radio 3' irratiko esatari Jotamayúscula eta Jake Fairley Erresuma Batuko Border Community diskoetxe ospetsuko DJ kanadarraren musika entzuten duten bitartean.

   Horrela, 22:00eta Almah Mater DJs-en txanda izango da. Bilboko taldeak kaleko errima gordinak erabiltzen ditu mezuak igortzeko. Bere soinua Club-aren eta Old Skool Beats-en artean kokatzen da, eta scratching teknika bikain menderatzen dute.

   Ondoren, 23:00etan, Jotamayúscula agertuko da museoan. Jatorri ginearreko artista hau Espainiako hip hop musikaren adierazle nagusienetako bat da bai DJ gisa, bai eta El Club de los Poetas Violentos bere taldearen ekoizle gisa egiten duen lanagatik ere. Bere estudiotik pasa dira estilo horretako artista garrantzitsuak, hala nola Violadores del Verso, La Mala Rodríguez eta SFDK. 1998tik 'Radio 3'-eko "El Rimadero" programa zuzentzen du.

   Bukatzeko, 00:00etan, musika elektronikoa nagusituko da, Kanadako Jake Fairley-rekin. Bere musika ambient techno erromantiko eta leunaren, minimal dub-aren eta no-wave zaratatsuaren artea mugitzen da. Oraintsu James Holden-en Border Community diskoetxearekin hasi da lanean.

   Ostiraleko saiorako sarrerak 12 euroko prezioa du 18 urtetik gorakoentzat eta zortzi eurokoa Museoaren Lagunentzat, eta dagoeneko salgai daude museoaren leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. Ikusle kopuru mugatua izango da.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.