EUSKADI.-Interprete Gazteen Cesar Uceda Musika Sarien bosgarren edizioa ospatuko da bihar Leioan (Bizkaia)

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 12 marzo 2010 15:24

BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Interprete Gazteen "Cesar Uceda" izeneko musika sarien bosgarren edizioa ospatuko da bihar Leioan (Bizkaia). Leioako Udalak terrorismoaren biktimen aldeko ekintzen testuinguruan kokatu nahi du ekitaldi hau.

Cesar Uceda leioaztarra ETAk erahil zuen 1980ko hamarkadan, eta ordutik hona hainbat omenaldi eskaini zaizkio Leioan. Hauetaz aparte, Udalak Cesar Ucedaren izena urte osoan zehar presente izateko ekitaldia antolatu nahi zuen, eta musika sari hauekin batera Ucedaren bizitzarekin lotutako arloa ere harremandu nahi zen, bera izan baitzen Leioako Udal Musika Eskolaren lehen irakasleetako bat.

Lehiaketa, aurrekoetan bezala, 20 urte baino gutxiagoko erdi mailako ikasleei zuzenduta dago, eta aurten 20 inguruk parte hartuko dute. Arlo desberdinetan aurkeztuko dira, hala nola kantua, klarinetea, zeharkako txirula, kitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, biola eta biolina.

Sari nagusiak hiru izango dira: lehen postuarentzat plaka eta 600 euro, bigarrenarentzat plaka eta 450 euro eta hirugarren sailkatuarentzat plaka gehi 300 euro. Halaber, parte-hartzaile guztiek lehiaketan parte hartu izan dutela egiaztatzen duen diploma jasoko dute.

Modu honetan, lehiaketaren bosgarren edizioa larunbatean izango da, 19:00etan, Udal Musika Eskolan izango diren parte-hartzaileen emanaldiekin. Ondoren, 20:00ak aldera, ekitaldia Kultur Leioako Auditoriumera pasatuko da, bertan sari banaketa izango da eta ondoren irabazlearena zein Leioako Gazte Orkestraren emanaldiak izango dira.

Contenido patrocinado