Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 17:06
EUSKADI

Irlanda da Euskaltzaindiaren "Erlea" kultur aldizkariaren bigarren zenbakiko gai nagusia

   Euskaltzaindiak argitaratzen eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen "Erlea" kultur aldizkariaren bigarren zenbakiko gai nagusia Irlanda da, eta hori dela eta egin da gaur aurkezpena, martxoaren 17an, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionalean. Zenbakiaren azala Zumetarena da.

   Gaur aurkeztu da "Erlea" aldizkariaren bigarren zenbakia, Euskaltzaindiaren egoitzan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxagak egin dute.

   Aldizkariaren bigarren zenbakiak "bidaia bat" proposatzen du, Andres Urrutiaren esanetan, "Euskal Herritik Irlandara, baina baita Irlandatik Euskal Herrira ere".

   Bernardo Atxaga "pozik" agertu da emaitzarekin. Batetik, Irlandari buruzko atala ikusita, "oso interesgarria" dseritzo -besteak beste, Seamus Heaneyren testu batzuk ageri dira, Paddy Woodworthenak, baita Patxi Ezkiagaren itzulpenak edota Txomin Artola eta Jose Angel Irigarairen testuak ere-, eta bestetik, aldizkariaren atalak finkatzen ari direlako, jende askoren konplizitatearekin gainera.

   "Jendea laguntzen ari da, eta nik idazle guztiekin hitz egingo dut, denei idatziko diet, ahots desberdinak interesatzen zaizkidalako niri. Ahotsak nahi ditut, ez dut nahi korurik", adierazi du.

   Aipatutakoekin batera, Koldo Izagirrek, Aurelia Arkotxak, Xabier Montoiak, Joxean Agirrek, Felix Ibargutxik, Victor Monterok edota Harkaitz Kanok parte hartzen dute zenbaki honetan. Juanjo Zearreta Euskaltzaindiko kudeatzailearen eta Joxemiel Bidador idazlearen omenezko artikulu bi daude "Erlea"-n, baita Zaldieroaren komikia eta Jose Luis Zumetaren lana -aldizkariaren azala eta Marino Lejarretaren erretratua- ere.

   Goizeko aurkezpenaz gain, "Erlea" gaur iluntzeko 19:30etan aurkeztuko da, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan, hitzaldi bat egongo da, baita errezitaldi laburrak, bideo-emanaldi bat eta kantak ere, Irlanda eta Euskal Herriaren inguruan. Bernardo Atxaga eta Andres Urrutia euskaltzainburua bertan izango dira, eta, besteak beste, Txomin Artolak, Josu Zabalak, Jose Angel Irigaraik, M. A. Elustondok eta Kepa Altonagak parte hartuko dute.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.