Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 13:57
EUSKADI

Lau lagun atxilotu dituzte Getxon (Bizkaia) indarkeriaz lapurreta bat egiteagatik

   Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoak 19 eta 22 urte arteko lau pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Algorta auzoan ustez indarkeriz lapurreta bat egiteagatik, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

   Gauerdia igarota, Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan dei telefonikoa jaso dute Algortako Euskal Herria kalean pertsona talde bat borrokan zegoela salatuz. Udaltzainen patruilak bertaratuta, gazte batzuek salatu zuten haietariko batek kolpeak jaso zituela eta bi jaka, Ipod bat, argazki kamera digitala eta betaurreko graduatuak kendu zizkiotela.

   Gazte horien bertsioaren arabera, lapurrak taberna batean aldez aurretik haiekin mahai-futbolean jolasten ari ziren zortzi lagunetako talde bateko kideak ziren. Lapurreta egin ondoren, laguna defendatzera irten ziren, liskarra hasi zen eta lapurrek Algortako erdigunerantz ihes egin zuten.

   Udaltzainek Telletxe plazan atxilotu dituzte inplikatutako bi gazte eta lapurtutako jaka bat berreskuratu dute. Amezti kalean lapurretarekin zerikusia zuten beste bi gazte atxilotu dituzte.

   Atxilotuak Getxon bizi diren 20 urteko M.K. eta 19 urteko Y.O.,  eta etxe fixorik ez duten 22 urteko O.M. eta 19 urteko H.E.K.dira. Horiek guztiek laster epailearen aurrera eramango dituzte.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.