Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 11:04
EUSKADI

Miguel Hernandezi eskainitako errezitaldi batekin ospatuko da astelehenean Bilbon Poesiaren Nazioarteko Eguna

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren astelehenean, martxoaren 22an, Miguel Hernandezi eskainitako poesia errezitaldiarekin, poetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean, 1910eko urriaren 30ean jaio baitzen. Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan burutuko da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

   Hamar urtetik hona, martxoaren 21ean Nazioarteko Poesiaren Eguna ospatzen da mundu osoan. Egun hori Unescok bultzatutako ekimena da, herrialde guztietan burutzen diren poesia jarduerak ezagutzeko eta poesia funtsezko kultura mota gisa sustatzeko asmoz. Aurten egun hori igandea denez, Bilboko Udalak astelehenera eraman ditu ekitaldiak.

   Horrela, ekitaldia "27 + 1 Miguel Hernández y la Generación del 27" izenburua izango duen poesia errezitaldia izango da, eta Murtziako poetaren lana errepasatuko du, jaio zenetik ehun urte betetzen direnean. Daniela Bartolome poetak eta Iñaki Urrutia aktoreak jarriko diete ahotsa Miguel Hernandezen poemei, Juan Perez Menak gitarrarekin lagunduta.

   Izan ere, Iñaki Urrutia antzezleak egiten du poetaren rola 2009ko urriaren 30ean estreinatu zen "Versos presos para la libertad" antzezpenean. Miguel Hernandezen lana eta irudia oso ondo ezagutzen dituen antzezle bilbotarrak olerkariak idatzitako poemak errezitatzen ditu eta Joan Manuel Serrat edo Paco Ibañez bezalako kantautoreek konposatu zituzten abestiak abesten ditu eszenatoki gainean.

   Oraingoan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programatu duen errezitaldiak poetaren lan garrantzitsuenetako batzuk jasoko ditu. Poema horiek "Perito en lunas", "Viento del pueblo", "El rayo que no cesa" edo "Las Nanas de la cebolla" bezalako lanetatik ateratakoak izango dira. Horrez gain, poema horiekin batera, 27ko Belaunaldiko ordezkari nagusien beste batzuk ere irakurriko dira, Miguel Hernandezek lotura handia izan baitzuen belaunaldi horrekin.

   Izan ere, Miguel Hernandez, XX. mendeko Espainiako literaturan garrantzia berezia izan duen poeta eta antzerkigilea izan zen. Betidanik 36ko belaunaldiaren barruan sartu izan den arren, lotura handiagoa izan zuen aurreko belaunaldiarekin, eta, batzuen iritziz, 27ko Belaunaldiaren "epilogo bikaina" izan zen. Gerra zibila hasi zenean Errepublikarrekin elkartu zen. Idazlea tuberkulosiaren ondorioz hil zen 1942an, oso gazte, Alacanteko presondegian. Kartzela horretan Buero Vallejo izan zuen ziegako kide.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.