Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 17:49
EUSKADI

Negua lehorra, hotza eta haizetsua izan da, Euskalmeten arabera

   Bukatzear dagoen negua lehorra, hotza eta haizetsua izan da orokorrean, Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak jakinarazi duenez. Halere, ipar-ekialdeko haizearen eta Iberiar Penintsulan izandako depresio ugarien ondorioz, egun elurtsu, euritsu eta hodeitsuen kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zenbaitetan, oso haize bortitzak ere izan dira.

   Euskalmeteko arduradunek adierazi dutenez, 2009-2010 sasoiko neguan izandako batez besteko tenperatura 9 gradukoa izan da kostaldean eta 4 gradutik gorakoa Araba barrualdean; EAEn neguan izan ohi dena baino 0,5 gradu gutxiago izan da.

   Bestalde, neguan izandako fenomeno meteorologikorik aipagarriena "Xynthia" tropikoz kanpoko ekaitza izan da. "Xynthia" ekaitzak hegoaldeko haize bortitza ekarri zuen otsailaren 27an: ufadek 150 km/o-tik gorako abiadura hartu zuen haizeguneetan eta, Urduñan, adibidez, 228 km/o-ra heldu ziren.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.