Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 14:17
Gutxienez 31 hildako izan dira gaur autobus bat Nepalgo mendebaldean dagoen Dailej barrutiko errepidetik irten eta Karnali ibaira 150 metro behera erori ondoren, Poliziak jakinarazi eta Nepalnews.com webguneak zabaldu duenez.
Orain arte 12 bidaiari erreskatatu dituzte, eta haietako hamar larri daude. Zaurituak Surjetera eramaten ari dira helikopteroz. Autobusa Surjetera bertara zihoan, Kalikotik atera ondoren.
Segurtasun indarrek eta tokiko biztanleek erreskateko lanekin darraite, nahiz eta Poliziak onartu duen ez dagoela jendea bizirik ateratzeko itxaropen handiegirik eta hildakoak gehiago izan daitezkeela. Agintariek ez dakite zenbat jendea zihoan autobusean, baina batzuk teilatuan ere zihoazen.