Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 13:55
EUSKADI

ONCEren Kupoiak 200.000 euro utzi ditu Gasteiz, Eibar eta Pasaian

   ONCEren Kupoiak guztira 200.000 euro utzi zituen atzo Gasteizen, Eibarren eta Pasaian. Atzoko Kupoiaren zozketak 175.000 euroko saria utzi zuen Gasteizen. Rosa Mª Ibañez saltzailearen eskutik heldu zen saria, kupoiak berak saldu zituelako Gasteizko Julian de Apraiz kalean (Santo Domingo plazan) dagoen kioskoan. Astean zehar saltzen den kupoia izanik, 35.000 euroko saria bana jaso dute saritutako 5 kupoiek.

   Horrez gain, saridun atera den kupoairen hurrengo zenbakiak ere sariak utzi zituen Eibar eta Pasaia udalerri gipuzkoarretan, guztira 44 kupoi eta 22.000 euro izanik, ONCEren iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   Bestalde, ostiralean, Aitaren Eguna izanik, ONCEk, urtero bezala, ezohiko zozketa egingo du, eta bost euroko prezioaren truke edonork jaso dezake 15 milioi euroko sari nagusia, baita 25 urtez, hilean 6.000 euroko soldata ere. Zozketa horren kupoiak oraindik ere salgai daude eta aukera izan bada oraindik erosi ahal izateko.

   Gainera, egun berean Ostiraletako Kuponazoaren zozketa burutuko da, eta beraz, egun horretan, Kuponazoari esker, bederatzi milioi euroko saria lortzeko aukera dago, bai eta 150.000 euroko beste bost sari ere.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.