Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 10:05
EUSKADI

Orhipean parke tematikoak kulturarekin lotutako eskaintza izango du asteburu honetan Durangoko (Bizkaia) Landako Gunean

   Orhipean parke tematikoa egingo da bihartik igandera bitartean Durangoko (Bizkaia) Landako Gunean. Goizeko 10:30etatik gaueko 22:30etara irekita egongo den parkeak artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egitura izango du, eta balio erantsi nagusia kulturarekin lotutako eskaintza izango da. Eskaintza haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

   Durangoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, jarduera guztiak euskaraz egingo dira Kulturgunea izeneko espazioan. Diziplina anitzeko izaera duen espazio honetan parte-hartzaileek kultur ondarea ezagutzen eta identifikatzen ikasiko dute arte eszenikoen, arte plastikoen, literaturaren, kultura aniztasunaren, zinemagintzako lengoaiaren, historiaren eta musikaren bitartez, besteak beste.

   Kulturgunea espazioak proiektuaren edukiak publiko mota guztiari hurbiltzeko beharrezkoak diren baliabide teknologiko guztiak izango ditu. Horrela, pabilioian 4x3 metroko 'led' delako pantaila erraldoi bat jarriko da jarduera guztien garapena proiektatzeko.

   Horrez gain, haurrei eta gazteei zuzendutako espazioan honako hauek aurkitu ahal izango dira: Wii zonaldea, F1 simulatzailea, 'jumping'-a eta ludoteka erraldoi batez eta kalitate handiko puzgarriz osatutako haur parkea. Azkenik, bisitariak herritik parkera eramateko tren turistiko bat ere jarriko da.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.