Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 13:28
EUSKADI

Ostalaritzan beira birziklatzeko informazio kanpaina jarri du martxan Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia)

   Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Zerbitzu eta Ingurumen Sailak ostalaritzara zabaldu du "Hemen beira birziklatzen dugu" kanpaina, joan den abenduan herritarrekin egin zuen bezala, kalean informazio karpa bat ipinita. Oraingoan, batetik, kontainer zabal eta handiagoak ipiniko dira datozen asteetan, eta, bestetik, ostalariei informazioa emango zaie eskura.

   Udal gernikarretik jakinarazi dutenez, tabernariak informatzeko fase honetan, hezitzaileak 46 tabernatatik pasatuko dira, informazio eskuorri batekin, ostalariei argibideak ematera. Informazioarekin batera, botilak batu eta igluetara errazago eramateko kubo bat ere emango diete, eta giltza bat, iglu berrien tapa zabala ireki eta kuboa erraz husteko.

   Iglu berri horiek honako lekuetan ipintzea aurreikusi du Zerbitzu Sailak: Lurgorri 15ean, Eugenia Idoiaga 3an, Mestikabaso 70ean, San Jose 1ean, Iñigo Lopez de Haro 2an, Pedro Elejalde 1ean, Juan Kaltzada 32an, Karlos Gangoiti 51n, Maloste plazan, Fray Martin Murua 37an, Bekoibarra 35ean eta Don Tello 19an. Guztira, 12 kokaleku dira, kontainer zaharrak aldatzeko edo aurretik ezer ez zegoen lekuan iglu berriak ipintzeko. Hala ere, beste kokaleku gehiago ere aztertzen ari dira etorkizunera begira.

   Kontainer berriak ipini arte egingo den informazio kanpainarekin, zenbait helburuak lortu nahi ditu Zerbitzu Sailak, hala nola ostalarien behar eta berezitasunak ezagutzea; beira birziklatzea eguneroko ohitura bihurtzen laguntzea; kontsumo handiko lokal hauen parte-hartzearekin birziklatzen den kopurua %100era hurreratzea; igluetan batuko dena beira baino ez izatea (adibidez, edalontziak kristalezkoak dira eta ez dira iglu berdera bota behar, abenduko kanpainan herritarrei azaldu zitzaien moduan).

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.