EUSKADI.-Poesia euskal-txiletarraren errezitaldi bat izango da gaur arratsaldean Bilboko Otxarkoaga auzoko liburutegian

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 marzo 2010 11:08

BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Liburutegien Sareak "Crisol Poético, Tesón y vuelo de ocho poetas hispanoamericanos" izenburuko liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu du gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Otxarkoagako liburutegian. Liburuak, idazle euskaldunek eta txiletarrek idatzitako zenbait poema biltzen ditu, eta aurkezpena baliatuz, poesia euskal-txiletarraren errezitaldi bat izango da. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, liburuaren aurkezpenean egileetako hiruk hartuko dute parte, hain zuzen, David Tijero Osoriok, Jose Serna Andresek eta Octavio Fernandez Zotesek. Egile horiek liburuko zenbait poema errezitatuko dituzte, hari-laukote baten laguntzarekin. Horrez gain, ekitaldian Txileko ohorezko kontsula den Juan Carlos Perez de Unzuetak hartuko du parte.

"Crisol Poético" lanak, Elsie Wood, David Tijero Osorio, Jose Serna Andres, Lucy Sepulveda Velasquez, Albertina Mansilla, Octavio Fernandez Zotes, Antonio Casado Da Rocha eta Francisco Carrasco Iturriagaren poemak biltzen ditu.

Contenido patrocinado