BILBO 18 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak prestatuta dauka igande honetan jokatuko den Milano-San Remo klasikoaren 101. edizioan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda, Koldo Fernandez de Larrea buru dela.
Esprinter arabarrarekin batera, Amets Txurruka, Ruben Perez, Pablo Urtasun, Alan Perez, Iñaki Isasi, Juanjo Oroz eta Jorge Azanza izango dira igandean Milanoko irteetan.
Euskal taldeak "lan ederra" bete du Tirreno Adriatikoan, eta 'Classicissima' delako lasterketarako indargarri sendoa izango du Koldo Fernandez de Larrea arabarrarekin. Taldeko kirol zuzendaritza Gorka Gerrikagoitiaren ardura izango da.
Milano-San Remo lasterketak 298 kilometroko ibilbidea du, eta ohikoak bihurtu diren mendateak igaroko dira, hala nola Turchino, Le Manie, Capo Mele, Capo Cervo, Capo Berta, Cipressa eta Poggio, azken honen gaina helmugatik sei kilometrora, San Remoko Via Roma etorbidean kokatuta dagoena.