Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 10:04
EUSKADI

Victor de Diego Quartet ariko da bihar eta larunbatean "365 Jazz Bilbao" zikloaren baitan

   Victor de Diego Quartet jazz taldeak bi kontzertu eskainiko ditu bihar eta larunbatean Bilboko Hesperia hotelean, 22:45etik aurrera. Emanaldia, doakoa, "365 Jazz Bilbao" egitarauaren baitan dago eta "Evolution" taldearen disko berria aurkezteko balioko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Duela pare bat urte Victor de Diego bakarlari eta saxofoi-jotzaile bilbotarrak jazzaren munduko Bartzelonako hiru musikari ezaguni deitu zien laukotea osatu eta ideia berriak gauzatzeko asmoz, betiere taldeko buruaren jazz-estetikarekin. Taldearen bere-berea izango zen soinu originala eta berezia lortzea zen aurreneko helburua.

   Orain, Bartzelonan bizi direlarik, eta entsegu-ordu askoren eta makina bat kontzerturen ostean, taldeak "musika freskoa eta berezkoa" eskaintzen du, zenbait kultura musikalen eraginarekin.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.