BILBO 7 Feb. (EUROPA PRESS) -
Mariano Gomez Fernandez da gaurtik Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari berria. EAJren azken Udal Hauteskundeetako zerrendako hurrengo hautagaia den aldetik, Mariano Gomezek Nekane Alonsok utzitako hutsunea beteko du, urtarrilaren 26an Alonsok agur esan baitzion Bilboko Udalari, EAJren EBBko kide bihurtzeko.
Mariano Gomez (Bilbo, 1973) Biologia Zientzietako lizentziatua eta Albaitaritzako doktorea da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuan jardun du teknikari lanetan. Slow Food mugimendu ekogastronomikoaren presidentea ere izan da, eta ikertzaile gisa, euskal artzain txakurrak eta euskal txerria bezalako bertako abereen ezaugarriak ezagutarazten lagundu du.
Zinegotzi karguaz jabetu ondoren, Mariano Gomez gaur bertan hasiko da lanean Osasun eta Kontsumo arloan, Oihane Agirregoitiari lekukoa hartuz. Agirregoitiak Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saileko zinegotzi ordezkari gisa jarraituko du, Nekane Alonsoren ordez.
Horrez gain, gaurtik, Mariano Gomezek bere gain hartuko du udal titulartasuneko hileta-zerbitzuak eta merkatuak biltzen dituen Bilbao Zerbitzuak erakunde publikoaren presidentzia.