Mintzanet egitasmoa abiarazi dute berriz

Mintzanet ekimen baten aurkezpena
Foto: MINTZANET
Actualizado 2015/04/08 12:54:05 CET

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara taldeak Mintzanet egitasmoa jarri dute abian berriro. Ekimenaren bidez, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Etxepare Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

   Horrela, apirilaren 20an, Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da iazko Mintzaneteko edizioa itxiz, eta hilaren 24an, aldiz, Pio Perezek Moskuko ikasleekin egingo du elkarrizketa euskal kultura ardatz hartuta, edizio berriari hasiera emanaz, Ainhoa Ayerbe irakurlearen gidaritzapean.

   Mintzanet egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, aurtengo edizio berrian, sortzaileek euskalgintzarekin lotutako arlo ezberdinak landuko dituzte, eta honakoak izango dira protagonistak, besteak beste: Eider Rodriguez, Ur Apalategi edota Ludger Mees.

   Etxepare Institutuak mundu osoko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kulturako irakurletzetan eskaintzen duen prestakuntza aberastea eta euskal kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da ekimena, iazko programaren arrakasta ikusita.

   Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara taldeak kudeatzen du proiektua eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies