Bilbobus zerbitzu berezia izango da astearte honetan, RETAbet Bilbao Basket-Sáenz Horeca Araberri partidarako

Bilbobus
Europa Press - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 27 noviembre 2018 12:21

BILBO 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 linea jarriko du martxan astearte honetan, azaroaren 27an, RETAbet Bilbao Basket eta Kirolbet Baskonia taldeek jokatuko duten partida dela eta. Neurketa Bilbao Arena pabiloian jokatuko da, arratsaldeko 20:00etan.

Autobusak hamar minutuan behin irtengo dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partida hasi baino ordubete lehenagotik. Partida amaitzean, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere hamar minutuan behin eskainiko da, geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute partidaren ondorengo minutuetan, eta Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo dute.

Halaber, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren edo tranbia geralekuak daudela, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi geraleku bat jartzen da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado