Athleticek eta Eibarrek Javi Martonen salmenta adostu dute

Javi Marton
ATHLETIC CLUB
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 16 julio 2025 11:47

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Athletic Club eta SD Eibar taldeek akordioa lortu dute Javi Marton aurrelari nafarra armaginen taldean joka dezan. Futbolariaren banako zein taldeko arrakastek eragindako diru sarrerez gain, etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gorde ditu talde zuri-gorriak.

Athleticek jakinarazi duenez, 26 urteko aurrelariak Albacete Balompie taldean utzita jokatu zuen aurreko denboraldian txapelketaren bigarren zatian. Bilbon egin zuen lehen denboraldian CD Mirandesera atera zen utzita.

Bada, lau partida ofizial jokatuta eta gol bat eginda utziko du Athletic, Europe League txapelketan San Mamesen Viktoria Plzenen aurkako garaipenean lortutakoa, alegia.

Talde zuri-gorriak eskerrak eman dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonalean zein profesionalean.

Contenido patrocinado