Autokontsumo kolektiboari buruzko mintegi bat izango da ostegunean Donostian

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 24 enero 2022 16:20

DONOSTIA 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Autokontsumo kolektiboari buruzko mintegi bat egingo da ostegunean, urtarrilaren 27an, Donostian, EKATE elektrizitate fotovoltaikoaren autokontsumo kolektiborako proiektuaren baitan, Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez.

Pirinio Atlantikoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE), Kataluniako, Nafarroako eta Ekialdeko Pirinioetako bazkideak biltzen ditu Ekate proiektuak: Teknologia Industrial Aurreratuen Goi Eskola (Bidart), EHU, Ingeniaritzako Metodo Digitalen Nazioarteko Zentroa (Lleida), Enercluster (Iruñea), Tecsol enpresa (Perpignan) eta DERBI eraikinean eta industrian energia berriztagarriak garatzeko elkartea (Perpignan).

Proeiktuaren helburua da autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaikoetarako energia trukea kudeatzeko sistema eraginkorretan lan egitea, 'Blockchain' eta 'Internet of Things' izeneko teknologiei esker.

Bada, autokontsumo kolektiboari buruzko mintegia egingo da EKATE proiektuaren baitan ostegunean, Donostian, 09:00etan EHUko Carlos Santamaria zentroan eta 11:00eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Ekitaldia hibridoa izango da (aurrez aurrekoa eta bideokonferentzia bidezkoa aldi berean), eta EKATEren inguruko enpresetako, erakundeetako, teknologia zentroetako, elkarteetako eta hezkuntza zentroetako ordezkariak bilduko ditu.

Energia komunitateei buruzko eta autokontsumo partekaturako instalazio fotovoltaikoei buruzko hitzaldiak antolatu dira, baita EKATEren azken emaitzen aurkezpena ere. Jardunaldia amaitzeko, bi saio praktiko egingo dira: lehenengoa Pirinioez gaindiko elektrizitate fotovoltaikoaren digitalizazioari buruzko kluster baten aurkezpenari buruzkoa izango da, eta bigarrena erakundeek autokontsumo proiektuei eta energia komunitateei laguntzeari buruzkoa.

Contenido patrocinado