BILBO, 22 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %1,8 igo da 2023. urtean aurrekoaren aldean. Gainera, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, enplegua %1,7 hazi da urtean zehar, hau da, 16.000 lanpostu inguru sortu dira, Eustat euskal estistika erakundeak egindako hiruhileroko kontu ekonomikoen zenbatespenen arabera.
Kontuak egiteko unean eskura zegoen koiunturako informazio ekonomikoa aztertuta, 2023an balio erantsia industrian, eraikuntzan eta merkatuko zerbitzuetan hazi dela ikus daiteke, baina 2022an baino erritmo txikiagoan.
Bestalde, 2023ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, BPGk %0,4 egin du gora hirugarrenaren aldean eta %1,6 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Halaber, 2023ko azken hiruhilekorako aurreikusitako lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua aurreko urteko azken hiruhilekokoa baino %2,0 handiagoa izan da, eta hiruhileko arteko terminoetan %0,5eko gehikuntza zenbatetsi da.
Eustatek iragarri du martxoaren 8an argitaratuko dituela BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak 2023ko laugarren hiruhilekoko kontuetan, unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazioa gehitu ondoren.