Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du asteazken honetan Miguel Boseren kontzertua dela eta

Archivo - Bilbobus
EUROPAS PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 9 julio 2025 10:41

BILBO 9 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu berezia jarriko du martxan asteazken honetan, uztailaren 9an, Miguel Bose kantari espainiarrak Bilbao Arenan eskainiko duen kontzertua dela eta.

Horrela, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, E7 lineako autobusak hamar minutuan behin abiatuko dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 20:00etatik, eta gauza bera egingo dute ekitaldiaren amaieran kontrako noranzkoan.

Orobat, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geralekuak daude Bilboko auzo guztietara eta inguruko herrietara zuzenean joateko, eta taxi geraleku bat jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado