BILBO 27 May. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du igandean, maiatzaren 28an, Athletic Club eta Elx taldeek San Mamesen 19:00etatik aurrera jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta.
Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, partida hasi aurretik San Mamesera joatea errazteko, tranbia 15 minutuan behin ibiliko da Bolueta eta Casilla artean eta bi indartze zerbitzu izango dira Pio
Barojatik Ospitalera joateko 18:00etan eta 18:44an.
Norgehiagoka amaitu ondoren, irteeran segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 30 minutuan, Bilboko Udaleko Larrialdi Planaren baitan.
Bestalde, San Mamestik hurbil dauden geralekuetan jende pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, eta ontziratze prozesua errazteko, Barik txartela erabiltzea ordainketa sistema gisa.
Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek eskuragai dituzte Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orria, @euskotren Twitter gunea eta app ofiziala.