Cebek-eko enpresetan praktikak egiteko bekak eskatzeko epea irailaren 11n bukatuko da

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 20:58
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) eta BBK Fundazioak patronaleko bazkide diren enpresetan praktikak egiteko 20 beketako bat eskatzeko epea irailaren 11n bukatuko da. Beken deialdia Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren laguntzarekin egin dute bi erakundeek.

   Tituludunei enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzea da helburua, prestakuntzan bereganatutako jakintzak beren lanbide trebakuntzako zereginetan garatzeko. Horrez gain, beren titulazioaren osagarri den prestakuntza ikastaroa ere egingo dute, enpresaren funtzionamenduko alderdi nabarienen ikuspegi orokorra lortzeko. Horrela, lortutako prestakuntzaren eta enpresek benetan behar duten trebakuntzaren arteko aldea estaliko da, eta errazagoa izango da laneratzea, beken deitzaileek azaldu dutenez.

   Enpresak Cebek-eko edo eskubide osoz integratutako elkarte edo federazioren bateko bazkide zuzenak izan beharko dira, bai eta Kutxabank-en bezeroak ere. Enpresan garatu beharreko praktikaren edukia interesgarria izan beharko da bekadunaren prestakuntzari eta lanbide profilari begira eskabidean zehaztutako jarduerak kontuan hartuta. Enpresek tutore bana izendatuko dute, praktika behar bezala garatzen dela ziurtatzeko.

   Bekadunentzako betekizunei dagokienez, gutxienez urte bateko antzinatasunaz Kutxabank-eko kontu baten titularra izan behar dute, eta titulu ofiziala eduki: lizentziaturak edo unibertsitateko goi tituluak; diplomaturak edo unibertsitateko erdi mailako tituluak; goi mailako prestakuntza zikloak (edo baliokideak); eta erdi mailako prestakuntza-zikloak (edo baliokideak).

   Gainera, 18 eta 35 urte artean izan behar dute, eta langabezian egon eta Lanbiden erregistratuta. Bizilekua Bizkaian izan behar dute, eta etorkinei dagokienez, bizileku baimena eta inoren kontura lan egiteko baimena aurkeztu.

   Gainera, aldez aurretik BBK Fundazioak finantzatutako beste praktika programa batean parte hartu ez izana egiaztatu behar dute,, eta bekek prestakuntza helburua dutenez, honako hauek izango dute lehentasuna: titulazio lortu berriek eta bere titulazioaren arloan aurretiazko lan harremanik eduki ez duten pertsonek.

   Guztira 20 beka banatuko dira, eta 2013eko urriarren 1etik 2014ko otsailaren 28ra iraungo dute. Enpresatako praktikak astelehenetik ostegunera izango dira, 25 ordukoak, eta ostiralean, Cebek-ek antolatuta 80 orduko iraupena izango duen prestakuntza ikastaroetara joan beharko da bekaduna.

   Bekaren diru zuzkidura 1.842 euro izango da. BBK Fundazioak emandako zuzkidura bost hilabetean banatuko da eta diru sarrera Kutxabank-ek xede horretarako irekitako kontuan egingo da.

   Esleitutako enpresara joateko edo praktikako jarduera garatzeko beharrezkoak diren joan-etorrietako gastuak eta dietak enpresaren kontura izango dira. Bekadunak eta enpresako ordezkariak erabakiko dute zenbatekoa zein izango den, benetan egindako gastua eta lantokiaren indarreko irizpideak kontuan hartuta

   Eskabide orriak becas@cebek.es helbide elektronikora edo, bestela, ohiko postara bidali beharko dira: "Enpresa Praktiketarako Hitzarmena"; Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa, Kale Nagusia 50, 5. solairua; 48011 Bilbo.

Contenido patrocinado