Actualizado 11/06/2012 15:18

Cuadrabus garraio-enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Cuadrabusen langileak
BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA/CUADRABUS

BILBO, 11 Jun. (EUROPA PRESS) -

Cuadrabus garraio-enpresak (Autobuses Cuadra S.A.) Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu du. Bai Euskarari Ziurtagiria akreditazioari esker, bere lan-jardueran euskara normalizatzeko neurrien bermea erakusten dio gizarteari. Hiru egoitza ditu Cuadrabusek, Amurrion, Bergaran eta Bilbon, eta euskara plan bat ere martxan du.

Baio Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik nabarmendu dutenez, gizarte-erantzukizunaz lan egiten duen erakundea da Cuadrabus, eta ahalegin horri esker, Bai Euskarari Ziurtagiria akreditazioaz batera, hainbat aipamen, sari eta izendapen lortu berri ditu gizarte eragile eta enpresa mundutik, tartean, Emakunde, enpresa-sendotasunarena eta 2012ko garraio-enpresarena.