BILBO 25 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %3,2 handitu da urtarrilean aurreko hilaren aldean eta %3,4 joan den urteko urtarrilaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.
Sektoreka, hil arteko bilakaerak erakusten du kostuak igo egin direlae eraikingintzan (%3,2) eta ingeniaritza zibilean (%3,5). Iazko urtarrilaren aldean ere, kostuak %3,2 gehitu dira eraikingintzaren sektorean eta %4,0 ingeniaritza zibilarenean.
Kontsumitutako lehengaiei dagokienez, kostuak %2,7 handitu dira aurreko hilaren aldean eta %2,9 urte artean. Tipologiaren arabera, hil arteko aldakuntzak %2,6 egin du gora eraikingintzan eta %3,1 ingeniaritza zibilean, eta urte arteko bilakaeran, lehengaien kostuak %2,7 igo dira eraikingintzan eta %3,7 ingeniaritza zibilean. Eskulanaren kostuak %4,7 igo dira azken hilabetean, hala hil batetik bestera, nola urte batetik bestera.
Azkenik, erauzketa industria (%7,1) eta material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (%7,0) adarretan izan dira igoerarik handienak urtarrilean aurreko urteko hil beraren aldean. Aitzitik, koke lantegiak eta petrolio fintzea adarrak %12,5eko beherakada izan du kontsumitutako lehengaien prezioetan.