BILBO 8 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, ekainaren 8an, giroa apur bat argiagoa izango da. Goizean eta eguerdi partean behe-hodeiak ugariak izango dira oraindik, batez ere ipar isurialdean, eta arratsaldean giroak argitzera egingo du. Oraindik ere egunaren lehen partean euri pixka bat egin lezake iparraldean. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin hegoaldean.
Tenperatura maximoak apur bat igo daitezke, barnealdean gehienbat, eta minimoak jaitsi egingo dira. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 21 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:36an eta 15:55ean izango dira, eta itsasbehereak 09:41ean eta 21:59an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.