Eguraldia.- Behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsua igandean

Archivo - Goi-hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 25 noviembre 2023 14:38

BILBO 25 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, azaroaren 26an, behe-lainoa jaso ondoren giro eguzkitsua izango dugu. Zerua ez da erabat urdin ikusiko, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira.

Ekialdeko haizea nagusituko da, baina arratsaldean kostaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango eta minimoak hotzak izango dira; baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea, bereziki Araban eta Nafarroan.

Hiriburuetan, Baionan 4 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 6 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, goizean hego-ekialdekoa nagusituko da, eta arratsaldean tarteka ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:27an eta 15:18an izango dira, eta itsasbehereak 09:29an eta 21:48an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado