BILBO 8 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, apirilaren 8an, ildo beretik jarraituko du eguraldiak eta eguzkia izango da jaun eta jabe.
Goizean Kantauri isurialdean behe-hodeiak eta lanbroa agertuko dira, batez ere kostaldean, eta egunaren amaieran goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Haizea aldakor, hegoaldekoa nagusi; arratsaldean brisa ibiliko da.
Tenperatura maximoek gora egingo dute, hego-ekialdean izan ezik, han berdintsu jarraituko baitute. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, goizean hego-ekialdekoa nagusituz, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdera aldatuko du, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:50ean eta 15:25ean izango dira, eta itsasbehereak 09:01ean eta 21:13an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.